Hauteskundeetako datuak Donostian, auzoz auzo
EAJ izan da lehen indarra Donostian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 28.184 botorekin. Bigarren izan da EH Bildu, 27.363 botorekin, eta hirugarren lekua eskuratu du PSE-EEk, 14.725 botorekin. Atzetik izan dituzte PP (11.297) Sumar (3.563) Elkarrekin Podemos (2.035), Vox (1.896), PACMA (605), Aulki zuriak (436) Izan (187) eta Bidezko mundurantz (143). Boto baliogabeak, aldiz, 474 izan dira.
Auzoka banatuta, EAJ eta EH Bildu nahiko parekatuta izan dira hirian. EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Ibaetan, Antiguan, Amaran, Amara Berrin, Grosen, Aieten eta Erdialdean. EH Bildu gailendu den auzoak honakoak dira: Igeldo, Añorga, Zubieta, Parte Zaharra, Egia, Intxaurrondo, Ulia, Bidebieta, Martutene eta Altza.
Nabarmentzekoa da PSE-EEk Altzako hainbat bozkalekutan gehiengoa eskuratu duela, eta PPk eskuratu dituela boto gehien Amara Berriko bederatzigarren bozkalekuan (140 boto PPk, 131 EAJk, 103 EH Bilduk).
Auzoz auzoko mapa aztertuz, berde iluna eta berde argia nabarmentzen direla ikus daiteke (EAJ eta EH Bildu, hurrenez hurren). PSE-EEko gorria ageri da Altzako hainbat bozkalekutan, eta eremutxo bat urdinez margotu da Amara Berriko bozkaleku horretan, PPk eskuratutako datuen ondorioz.
Mapa interaktiboa webgunean duzue ikusgai.