Udalak 16.990 euro emango dizkio Unicefen Larrialdia Gazan proiektuari
Donostiako Udalak 16.990 euroko diru laguntza emango dio Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtseko Espainiako Batzordeari, Larrialdia Gazan programara bideratzeko. Israelgo estatu sionista Palestinan gauzatzen ari den genozidioaren aurrean, Gazako haurren behar humanitarioei erantzuna ematea du helburu programak, besteak beste, funtsezko horniduren erosketarekin eta banaketarekin. Programa 2024ko urtarrilean abiatu zuten eta abenduan amaituko da.