Marte Lasartek izen bera daraman kantua kaleratu du
Marte Lasarte taldeak bere bigarren kanta argitaratu du: Marte Lasarte. Skakeitan taldeko kide ohi Pello Armendariz eta Borja Anton donostiarrek sortu dute Marte Lasarte proiektua, eta Basamortua izeneko abestia izan zen kaleratu zuten lehenengoa.
Bigarren abesti honetan, Pello Armendariz, Borja Anton, Lore Nekane Billelabeitia eta Alex Alonso taldekideak aritu dira abestia grabatzen. Musika Armendarizek eta Antonek sortu dute, eta ekoizpenean, bi horiez gain, Jon Badi ere aritu da. Grabaketa eta nahasketa, aldiz, Haritz Harreguyk egin du.