122 nabigatzaile lehiatuko dira asteburuko bela txapelketan
Asteburu honetan 122 nabigatzailek hartuko dute parte Donostian antolatu duten Espainiako 420 Bela Kopan. Klub Nautikoak antolatutako txapelketak atzo izan zuen harrera eguna, eta parte hartzaileak udaleko hainbat ordezkarirekin bildu ziren udaletxe atarian.
Orotara, 22 klubeko 61 ontzi lehiatuko dira gaurtik igandera bitarte, baita Portugalgo klub bat ere. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bela txapelketa Donostiako badiako hainbat tokitatik ikusi ahal izango da.