Jaialdietako profesionalen topaketak egingo dituzte Donostian
Kultxa kultur, Hipodromoan. Kutxa kultur The Festival Academyk, Europako Jaialdien Elkartearen ekimenak, Atelier for Young Festival Managers-en 23. topaketak egingo ditu Donostian, 2025eko martxoaren 11tik, 17ra bitarte. Topaketak mundu osoko jaialdietako antolatzaileak biltzea du helburu, zazpi egunetan zehar, jaialdietako esperientzia handiko buru, kultur eragile, sektore arteko aditu eta artisten hitzaldietan parte hartzeko.
Antolatzaileek ohar bidez azaldu dutenez, jardunaldiek lidergoa berritzea dute helburu eta, horretarako, ikuspegi berriak gehitu ez ezik, jaialdien esentzia eta mundu mailan duen inpaktua ere aztertuko dute. Era berean, esperientziak partekatu dituzte, eta parte-hartzaileen kezka nagusien inguruan hausnartuko dute.
Donostiako Arte Eszenikoen feriari eta Donostia Kulturari esker iritsiko da Atelierra Donostiara, baina eta parte hartzeko jaialdiaren webgunean eman beharko da izena, maiatzaren 19a baino lehen.
The Festival Academy
Trebakuntza programa hau mundu osoko jaialdietako profesionaleei zuzenduta dago, haien adina, sexua eta nazionalitatea edozein direla ere. Baldintza bakarra da jaialdien eremuan diharduten beharginen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzeko interes komuna izatea, eta haien kudeaketa-gaitasunak hobetzeko, aditu ospetsuengandik ikasteko eta gainerako parte-hartzaileekin ideiak eta jardunbide egokiak trukatzeko nahia izatea.

