Peru Aiartza bertsolari donostiarra bigarren gelditu da Eskoriatzako saioan
Peru Aiartza, Eskoriatzako saioan.Bertsozale elkartea Hasi da Gipuzkoa Bertsotan txapelketaren sailkapen fasea, eta ostegunean, Eskoriatzako saioan, lehiatu ziren fase horretan parte hartuko duten sei donostiarretako hiru: Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Asier Ibarguren Amondarain eta Peru Aiartza Cajaraville. Aiartza izan zen emaitzarik onena lortu zuen donostiarra, bigarren gelditu baitzen, 316,5 punturekin; saioaren irabazlea Libe Goenaga Arrieta getariarra izan zen, 330 punturekin.

Libe Goenagak irabazi zuen Eskoriatzako saioa, eta hiru donostiar lehiatu ziren saio horretan.Bertsozale elkartea
Bestalde, Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga laugarren gelditu zen (302,5 puntu) eta Asier Ibarguren Amondarain seigarren (297,5 puntu). Emaitz Murua Arzallus (hirugarren, 312,5 puntu), Antton Fernandez Lasa (bosgarren, 299,5 puntu), Jon Mata Etxaniz (zazpigarren, 269 puntu) eta Joar Garate Rueda (zortzigarren, 258 puntu) ere lehiatu ziren Eskoriatzan.
Epaile lanetan, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz aritu ziren, eta idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia eta Oier Iurramendi Etxeberria. Aiartza, Urdapilleta eta Ibarguren bertsolariez gain, Jon Altuna Arteaga, Izarne Zelaia Arratibel, Manex Mujika Amunarriz bertsolari donostiarrek ere parte hartuko dute Gipuzkoa Bertsotan txapelketaren sailkapen fasean.

