Arrats elkartearen Txiki Txoko egitasmoa diruz lagundu du udalak
Donostiako Udalak 74.225 euro bideratuko ditu Arrats elkarteak Txiki Txoko egitasmoa aurrera eramateko. Zuzeneko diru laguntza gisa onartu dute Tokiko Gobernu Batzordean, eta 2024ko aurrekontuan aurreikusitakoa da.
Egitasmoaren helburua da laguntza hezigarria eta soziala ematea migrazio prozesuetan dauden emakumeei. Aldi berean, emakume migratzaileei kontziliaziorako erantzun bat ematea da xedea, beren haurrak zaintzeko eta artatzeko aukera izan dezaten. Horrela, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidea errazago egin dezakete.

