Yurena Diazek ez du Ibaeta Basketen jarraituko
Yurena Diaz, Ibaeta Basketeko jokalaria. Yurena Diaz jokalari kanariarrak ez du Ibaeta Basketen jarraituko hurrengo denboraldian. Diazek hiru denboraldi pasatu ditu klub donostiarrean, eta oso jokalari garrantzitsua izan da, besteak beste, kapitainaren rola izan baitu.
Ibaeta Basketek kanariarraren “profesionaltasuna, talentua eta kidetasuna” eskertu ditu, eta nabarmendu du klubaren historiaren parte dela, funtsezko jokalaria izan delako urteotan.

