Poliki, baina irmo
Gertatu al zaizu inoiz zuk ezarritako helmuga batera iritsi nahi izatea, baina, zerbaitegatik, helmuga hori behar baino urrunago sentitzea? Batzuetan, uste baino gehiago kostatzen zaigu iritsi nahi dugun leku horretara iristea, bidea trabaz josita egon ohi delako. Eta trabak materialak baino, mentalak izan ohi dira gehiegitan. Izan ere, ez al duzu sentitu une oro emankorra izateko beharra? Makinen gisan lanean aritzera kondenatzen gaitu gizarteak, horrek geure buru osasunari nola egiten dion erreparatu gabe.
Ez naiz psikologoa eta ez dut honen inguruko azterketarik egin, baina sarritan esan izan diot neure buruari iritsiko naizela dena delako helmugara, edo helmugetara. Trabak traba izanagatik ere, lortuko dudalako harri horien gainetik salto egitea, banan-banan eta nire erritmora: poliki, baina irmo.
Zu ere horrela sentitzen bazara, animatu zaitudalakoan, ongi etorri klubera!

