Palestinaren askatasunaren aldeko kanpaldia egingo dute gaur Ibaetako campusean
Palestinaren aldeko elkarretaratze bat, Gipuzkoa plazan.Aratz Garcia Zaldua Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta mundu osoan zehar Palestinaren alde mobilizatzen ari diren ikasleei elkartasuna adierazteko kanpaldiak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleak sindikatuak eta Ikama erakundeak Hego Euskal Herriko campusetan, #StudentsForGaza kanpainaren harira. Bestalde, Gernika-Palestina ekimenak babesa adierazi die. Donostian, gaur arratsaldean hasiko da kanpaldia, Ibaetako campusean, aulariopeko belardian.
18:30ean, kanpalekua prestatzeko elkartuko dira, eta 19:30ean asanblada egingo dute. 20:30ean afaldu egingo dute, eta ondoren Nomes si lluites existeix proiektatuko dute, Saad Omarrekin (Prisma, Horitzó).
Bihar, maiatzak 7, 08:30ean gosalduko dute, eta 13:00ean elkartasun argazkia egingo dute. 14:00ean bazkalduko dute, eta 16:00etan, egitarauari amaiera emateko, Jam session bat prestatu dute.

