Beristain zinemagilearen azken filma grabatzen ari dira hiriko hainbat eremutan
Luis Gabriel Beristain zinegile mexikarra Ya no quedan junglas adonde regresar izen bereko liburuaren egokitzapena filmatzen ari da Donostian. Besteak beste, Ron Perlman aktore estatubatuarra, Marco de la O mexikarra, eta Daniel Grau, Diego Anido, Unax Ugalde, Megan Montaner eta Hovik Keuchkerian aktoreek hartzen dute parte filmean.
Ya no queda junglas adonde regresar akziozko thriller psikologiko bat da: El Gentleman (Ron Perlman) ezizena duen militar ohi estatubatuar bat Montera kalera (Madril) joaten da ostegunero zain egoten den Olga izeneko prostituta batekin egoteko. Antza denez, Gentelmani ez zaio sexua interesatzen, eta emakume horrekin egiten dituen topaketetan, biek ahazten dituzte beren egoera pertsonalak, harik eta egun batean, Olga modu basatian hiltzen duten arte.
Krimenaren susmagarriak lau abokatu dira, eta Gentelmanek mendekua hartzea erabakitzen du, eta banan-banan hiltzeko planak egiten hasten da. Daniel Grau, Diego Anido eta Unax Ugaldek Olga hiltzeko sikarioa kontratatzen duten hiru abokaturen papera egiten dute; Megan Montaner eta Hovik Keuchkerian, berriz, komisaria baten eta Ertzaintzako agente baten papera egiten dute.
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Beristainek bere filmak western klasiko batekin duen antzekotasuna duela aipatu du; izan ere, Marcoren (pertsonaietako bat) eta Gentelmanen arteko azken duen azken unea “bi cowboyen norgehiagokaren ohiko unea da, elkarren aurka ari baitira”.
Hala ere, ukatu egin du “akziozko eta errebantxa tradizionaleko thiller” bat denik, beste genero zinematografiko batzuetako elementuak hartzen dituelako, eta hala, “istorioa modu arinagoan kontatzeko” aukera du filmak.