Udaberriko erromeria egingo dute maiatzaren 18an Uliako mintegietan
Urteroko legez, udaberriko erromeria egingo dute Uliako mintegietan, maiatzaren 18an. Seo Birdlife, Intxaurrondo Zaharreko jaiak, Intxaur jaiak eta Intxhaurgunea dira antolatzaileak, eta oraindik egitarau zehatza argitaratu ez badute ere, umeentzako jarduerak, kontzertuak eta bazkaria egingo direla aurreratu dute.
Bazkarirako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Erdikoa tabernan, Zulo Zahar tabernan, Adi tabernan eta Artatxiki biogunean eros daitezke.