Donostiarrek Europako hauteskunde mahaiko posturen bat esleitu zaien kontsultatu dezakete
Donostiarrek Europako hauteskunde mahaiko posturen bat esleitu zaien kontsultatu dezakete. Zozketa goizeko lehendabiziko orduan egin dute, udaletxeko udal batzarren aretoan. Emaitza Donostia.eus webgunean argitaratu ditu udalak. Hala, kontsulta zabalik izango da hauteskundeen egunera arte, eta hauteskunde mahaietako kideen artean hutsik geratuz gero, kide berriak izendatuko dira.
Ekainaren 9an egingo dira 2024ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hautesle zerrendan azaltzeko eta 2024ko Europako legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharreko baldintzen artean daude, 18 urte beteta izatea, 2024ko urtarrilaren 30a baino lehenagotik Donostian erroldatua egotea, Espainiar naziotasuna izatea eta edo Europar Batasuneko herritarra izatea eta Espainian bizitzea.