Igarotako bidearen kronologia bat

2.100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Minbiziaren Aurkako lasterketan eta martxan

minbiziaren aurkako martxa Iazko Minbiziaren Aurkako Lasterketa. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta, Donostiako kaleak elkartasunez bete zituzten atzo milaka lagunek Minbiziaren Aurkako lasterketaren eta martxaren 10. edizioan. Guztira, 2.110 pertsona animatu ziren egitasmoan parte hartzera, kamiseta berdeak soinean zituztela.

Parte hartzaileen errekorra hautsi da aurtengoan, eta bildutako diru guztia elkarteak pazienteei zein senideei doako arreta eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko erabiliko da. Izan ere, lasterketa honen helburua da ahalik eta paziente eta senide gehien artatzea, lasterketako dortsalekin eta martxekin bildutako diruari esker.

Bost kilometroko lasterketa

Bost kilometroko lasterketak 1.228 parte hartzaile izan zituen. 10:15ean hasi zen Alderdi Ederren, eta toki berean amaitu zen. Bertan parte hartu zuen Zuhaitz Gurrutxagak, eta bere esanetan, “ohore eta plazer bat izan da minbiziaren aurkako lasterketa solidarioan 1. zenbakia eraman izana”. Iñigo Manterolak ere parte hartu ahal izan zuen, hamargarren edizio honetako kamisetaren sortzaileak: “Edozein lasterketako denbora garrantzitsua da, gaixotasun honen detekzio goiztiarrean bezala, mezu horrekin diseinatu da aurtengo kamiseta”, adierazi zuen Manterolak.

Gizonezkoen kategoriako lehenengo sailkatuak Joseba Olaetxea (16:40) eta Aitor Etxeberria, (16:45) izan ziren. Emakumeen kategorian, Eguzkiñe Zabaletak 20:27an lortu zuen denborarik onena, eta atzetik Maite Garmendiak (21:37). Helmugara iritsi den lehen bazkidea gizonezkoetan Joseba Altube izan zen, (19:31), eta lehen bazkidea emakumezkoetan, Ana Lopez (21:40).

Aurten, 23 urtetik beherakoen kategorian, lehen sailkatuak Telmo Zulueta (22:24) eta Onintza Gonzalez (23:07) izan ziren.

Hiru kilometroko martxa eta ipar martxa

Lasterketaren ondoren, aurreko urtean bezala, ipar martxa modalitatea eta ohiko martxa egin zituzten. 882 parte hartzaile animatu ziren hiru kilometroko ibilbidea egitera.

Jarduera hau 11:45ean egin zen, Alderdi Ederren hasi eta amaituz. Eneko Goia, Donostiako alkateak, Maite Peña, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, Udal Gobernuko kideak eta alderdi politiko desberdineko ordezkariak, hartu zuten parte. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko Kontseilu Betearazle Berriko zenbait kide ere egon ziren bertan, hala nola Marisa Arriola, Pedro Esnaola, Ander Urrutikoetxea, Enrique Pina eta Gustavo Pego.

HITZAkide HITZAkide