Kopa lehiatzeko garaipena eskuratu du Realak
Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu dute Teneriferen zelaian, eta konfiantza berreskuratu dute.
Realeko neskek garaipen garrantzitsua lortu zuten atzo eguerdian, Teneriferen zelaian. Txuri-urdinek Nerea Eizagirre kapitainaren gol bakarrari esker irabazi zuten. Horri esker, hilaren 18ko Espainiako Kopako finalera sentsazio gozoarekin iritsiko dira. Realak 2019ko balentria errepikatu nahi du Bartzelonaren aurka, jakinda oso zaila izango dela. Realeko mutilek, berriz, gaur gauean jokatuko dute Montjuic zelaian Bartzelonaren aurka (21:00). Betisek irabazi ostean, txuri-urdinak zazpigarren postuan daude orain. Hiru puntuak lortuz gero berreskuratuko lukete seigarren tokia, Europa Liga jokatzeko balio duena.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek ondo baino hobeto bukatu du ligako fase erregularra. Ourenseren pistan garaipen ona eskuratu zuten (76-87). Dagoeneko ACB ligara igotzeko kanporaketei begira jarrita daude donostiarrak. Burgos izango dute arerio, eta bost partidatan onena denak egingo du aurrera. Lehen bi neurketak Burgosen jokatuko dituzte; maiatzaren 17an eta 19an.
Belar hockeyan, Donostiako Atletikok denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuen atzo, etxean, Bartzelonaren aurka. Aspaldiko partez, ez zuten golik jaso eta bat egin zuten (1-0). Nahikoa garaipena ziurtatzeko. Ligako azken sailkatuak dira, eta partida bakarra falta zaie ligari bukaera emateko. Realeko neskek, ordea, berriz ere galdu egin zuten. Oraingoan, Kanarietako Taburienteren zelaian huts egin zuten (2-1). Txuri-urdinei ere neurketa bat falta zaie liga amaitzeko.
EMAITZAK
Futbola
Emakumezkoen liga, 27. jardunaldia
-
Tenerife 0 – Reala 1
Gizonezkoen liga, 35. jardunaldia
-
Bartzelona – Reala (gaur, maiatzak 13, 21:00)
Saskibaloia
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 34. jardunaldia
-
Ourense 76 – Ibaeta Basket 87
Belar hockeya
Gizonezkoen liga, 21. jardunaldia
- Donostiako Atletiko 1 – Bartzelona 0
Emakumezkoen liga, 21. jardunaldia
-
Taburiente 2 – Reala 1