Zainketa Intentsiboetako Unitatetik atera da Alex Garcia, Thailandiatik ekarri zuten Donostiako bizilaguna
Alexander Garcia eta bere emaztea, Usoa Martinez.EITB Gurutzetako ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatea utzi eta solairura eraman dute Alex Garcia Salas, apirilaren 21ean Thailandiatik aberriratu zuten Donostiako bizilaguna.
Pankreatitisak jota, Garcia bi hilabete inguru egon zen larri Bangkokeko Samitivej ospitalean. Bere familiak azaldu duenez, Garcia animatuta dago bere osasunaren bilakaeraren aurrean, baina oraindik “bide luzea” geratzen zaio sendatzeko.
Duela bi hilabete baino gehiago, emaztearekin batera bidaiatu zuen Thailandiara, eta bidaiatu aurretik, hemen artatu zuen medikuak esan zion pairatzen zituen eragozpenak “gasak” eragindakoak zirela eta ez zuela “ezer”. Ordea, Thailandian gizona “gaizki sentitzen” hasi zen, eta, beraz, ospitaleratu egin zuten, “behazun jatorriko pankreatitis nekrotizatzailearekin, %30ean”.
Familia bi alditan saiatu zen bere kabuz Garcia aberriratzen, baina ez zuten arrakastarik izan saiakera horiek. Azkenean, Espainiako Defentsa Ministerioak hegazkin medikalizatua bidali zuten Garciarentzat, eta apirilaren 21ean aberriratu zuten. Loiuko aireportutik Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan dago ordutik.

