Realeko jokalariak animatzeko festa egingo dute bihar Saguesen
Realak Erreginaren Kopa altxa zuen 2019ko maiatzean. Reala Realeko emakumezkoen taldeak Espainiako Kopa jokatuko du bihar Bartzelonaren aurka, Zaragozan. Zale asko La Romareda futbol zelaira joango dira talde txuri-urdina animatzera, baina joaten ez direnek ere izango dute taldea animatzeko aukera, Donostian bertan.
Izan ere, Saguesen festa bat antolatu dute biharko, eta goizetik hasita, askotariko jarduerak egingo dituzte bertan jarriko duten Fan Zonean. 12:00etatik aurrera, hondartzako futboleko partidak, zuzeneko musika, joko interaktiboak eta tailerrak, Go! azen, puzgarriak, tabernak eta food truck-ak egongo dira, besteak beste.
Eguna amaitzeko, 19:00etatik aurrera, Realaren eta Bartzelonaren arteko partida ikusi ahal izango da Saguesen, pantaila erraldoia jarriko dutelako.

