Udal kiroletan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
1130 plaza eskainiko dira ekainean, uztailean eta irailean egingo diren 77 ikastaroetarako.
Cyclingeko ikastaro bat Donostian. Donostiako Udala Udal kiroletan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada, eta 77 ikastaroetarako 1130 plaza eskainiko ditu udalak. Ikastaroak ekainean, uztailean eta irailean egingo dira, eta abuztuan ez dira saioak egingo mantentze lanak direla eta.
Ekainaren 17an hasiko dira saioak, eta 16 urtetik gorakoei zuzendutakoak dira. Hainbat jarduera dira Kirol Ekintzak kanpainak antolatu dituenak: indoor zikloa, uretako gimnasia, yoga, pilates, latinzumba eta padela, besteak beste. Halaber, uda honetako berrikuntza gisa, Kalistenia workout da —koordinazioa, oreka, indarra eta trebetasuna lantzen dituen kirola—.
Izen emateak online egin ahal izango dira, Donostia Kirolaren webgunetik, baita Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan. Horrez gain, udan Aukeran programa mantenduko du udalak, eta eskainitako ikastaro bakoitzaren saio solteetan izen emateko aukera egongo da.

