25 urte bete dituzten udal langileak omendu dituzte
Udal langileei omenaldia, udal batzar aretoan.Donostiako Udala Donostiako Udalak, funtzionarioen patroi Santa Rita eguna dela eta, udalarentzat lanean 25 urte bete dituzten langileei omenaldia egin zien atzo. Ekitaldia 12:00etan egin zuten udal batzar aretoan, eta 31 udal langilek udal korporazioaren eta lankide guztien aitortza jaso zuten.

