Amara Berri Auzo Elkarteak auzoko hobekuntza proposamenen mahai ingurua egingo du larunbatean
Madrid eta Isabel II.a etorbideen arteko kantoian egingo dute bilkura.
Isabel II.aren hiribidea.Inaxio Esnaola Amara Berri Auzo Elkarteak antolatuta, elkarrizketarako mahaia egingo dute larunbatean, hilak 25, 11:00- 13:30 bitarte, Madrid eta Isabel II etorbideen artean. Auzoa hobetzeko proposamenak helarazi eta gainerakoenak entzutea dute xede, eta zaharberritze lanen inguruan arituko direla aurreratu dute.
Auzoko atarietan jarritako oharrean azaldu dutenez, udalak ez du “ezer edo ia ezer” inbertitzen Amara Berrin, eta auzotarrek jasotzen duten ehunekoa oso txikia da. Irain jasanezintzat dute hori, batik bat, hiritarren %14 direla kontuan hartuta.
Nolanahi ere, auzo elkarteak lanean jarraitu nahi du, eta hala, berehalako proposamenak helaraziko ditu askotariko gaien inguruan: Gobernu zibila eta amara berriko kutur etxea, Morlans eta Anoeta arteko topo lurperatua, jubilatuen etxe berria, Armeria eta Olaeta enparantzaren arteko urbanizazio berria, haur eskola dira horietako hainbat.

