Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak aurtengo Musikaldian parte hartuko du
Musikherria —kaleko musikaren eta musikarien festa— eta Musikaldia elkartuko dira aurten, eta ia 3.000 musikari egongo dira kaleetan barrena.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak aurtengo Musikaldian parte hartuko duela jakinarazi du, ohar baten bitartez. Larunbat honetan Euskal Herriko Musika Eskolen jaia Tolosan eta Ibarran ospatuko dute, eta udalaren sei taldek —200 ikaslek—parte hartuko dute, beste 144 talderekin batera. Ekitaldia 10:00etan hasiko da Tolosako Zumandiandia parkean, eta 3.000 pertsona inguru espero dira; izan ere, Musikherria —kaleko musikaren eta musikarien festa— eta Musikaldia elkartuko dira aurten.
Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko 53 eskoletako 2600 ikasle musikari baino gehiago elkartuko dira bi herrietan. Aurtengo Musikaldi topaketa Loatzo Musika Eskolak eta Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolak elkarlanean antolatu dute. Musikonexioa lelopean, “zortzi gunetan elkartuko dira bi herriak eta Euskal Herriko gainerako eskolak”. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, helburu nagusia elkartea osatzen duten ikastetxeetako kideak elkartzea da, elkar ezagutzeko eta kontzertuak elkarrekin lantzeko”.
Kalejiran kaleetan barrena
Ekitaldi instituzionalaren ondoren, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Banda Txikik eta Banda Helduk musika eskola ezberdinetako “hezkuntza premia bereziak dituzten hainbat ikaslerekin batera” joko dute, EMUSIK jaialdian egin zuten moduan.
Emanaldiak Dantza Klasikoko taldeekin hasiko dira, Tolosako Leidor antzokian, Coral Lopez Castellanosen zuzendaritza artistikoarekin. Herrerako egoitzako Triki eta Pandero taldeak Ibarra Emerito Arrese kalean joko du eta beste 400 trikitilari jotzaileekin batera, kalejira egingo dute Ibarrako kaleetan barrena.
Bestalde, Eskolako akordeoi ikasleek emanaldiko eskainiko dute Herrikide ikastetxeko patioan eta kalejiran aterako dira, baita ere. Azkenik, Eskolako Abesbatza Helduk emanaldi berezia eskainiko du beste 450 lagunekin batera Herrikide ikastetxean.