Donostiarra sasoi betean iritsiko da liga hasierara
Torrekua traineruak Mutrikuko bandera irabazi du asteburuan, gainerako arerioak menderatuta.
Donostiarrako arraunlariak Mutrikuko banderarekin.Donostiarra Eusko Label eta Euskotren ligak hasteko hilabete falta da. Ekaineko azken asteburuan jokatuko da gizonezkoen eta emakumezkoen lehen jardunaldia, Galiziako uretan —ekainaren 29an, zehazki—. Aldiz, larunbatean jokatu zen denboraldiaurreko azken estropada Mutrikun, eta Donostiarrak astindu zuen bandera. Hondarribia, Orio eta Zierbena traineruen aurretik geratu zen Torrekua ontzia.
Sailkapena
1. Donostiarra (20.05.91)
2. Hondarribia (20.08.16)
3. Orio (20.11.04)
4. Zierbena (20.19.70)
5. Lekeitio (20.27.52)
6. Getaria (20.34.00)
7. San Juan (20.39.44)
8. Ondarroa (20.45.32)
9. Arkote (20.45.85)
10. Zarautz (20.47.86)
11. Zumaia (20.52.21)
12. Santurtzi (20.58.23)
13. San Pedro (20.58.23)
14. Lapurdi (21.15.20)
15. Hibaika (21.53.69)
16. Busturialdea (22.22.03)

