'Holliwood Añorgara iritsi zenean' erakusketa aurkeztu dute
Abenduaren 28ra arte zabalik egongo den erakusketak zinemak Añorgan izandako garrantzia erakustea du helburu.
Cementos Rezola museoko erakusketa berriaren aurkezpena. Cementos Rezola museoa Cemento Rezola museoak eta Heidelberg Materialsek aldi baterako Hollywood Añorgara iritsi zenean erakusketa aurkeztu dute berriki, zineak auzokideen bizitzan izan duen garrantzia nabarmentzeko. Erakusketa gunea proiekzio areto bilakatu dute eta, proiekzioen bitartez, auzoarentzat garrantzitsuak izan diren zinema munduko hainbat pasarte erakustea du helburu.
Hiru proiektore eta hiru eszenatokiren bidez, Añorgako historiaren zati bat kontatzen du erakusketak. Lehen proiektorea 1924koa da, zinema mutukoa eta 9,5 mm-koa; bigarrena, 1942koa eta soinudun zinema proiektatzeko erosi zuten; azkena, aldiz, 16 mm-ko filmetarako mugikorra da.
Proiektoreez gain, auzoko zinemaren historian mugarri izan ziren filmen programak eta lehen saioei buruzko pasarteak gogora dakartzaten zenbait lekukotasun biltzen ditu: ilunetan emandako musuei eta zentsuraren guraizeei buruzkoak, besteak beste.

