Bertso jaialdia egingo dute igandean Altzako Harria parkean
Altzako Bertso Aroaren bertso saio bat, Larratxo Kultur Etxean.Maite Reizabal Altzako XXIV. Bertso Aroaren barruan, bertso jaialdia egingo dute igande honetan Altzako Harria parkean. 18:00etatik aurrera, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Oihana Arana eta Xabat Galletebeitia bertsolariak arituko dira kantuan. Gai jartzaile lanetan Ainhoa Urien arituko da.
Era berean, emanaldi horretan egingo dute haur, gazte eta helduen XIV. Arantza Hernandez Ezeiza bertsopaper lehiaketaren sari banaketa.
Altzania K.E., Bizarrain Euskara Elkartea eta Altzako Bertsozaleak dira ekitaldi honen antolatzaileak.

