Onceren Kriskitin lasterketa egingo dute ekainaren 4an
Ortzadar LHko eta bigarren aukerako eskolak jasoko du aurtengo Urrezko Kriskitina.
Once Euskadik urtero Zurriolako pasealekuan antolatzen duen XXII. Kriskitin lasterketa egingo dute ekainaren 4an. Lasterketa Euskadiko Once Gizarte Taldearen Astearen baitan antolatu da aurten, eta 11:00etan hasiko da.
Lasterketa herrikoiak pertsona itsuen azalean jartzera gonbidatuko ditu hiritarrak, antifaz bat soinean jantzita eta beste pertsona batek gidatzen duen hiri ibilbide batean parte hartuz. Aurtengo berritasun nagusia da lasterketan hiriko hainbat ikastetxetako ehunka ikasle geletatik aterako direla kalean pertsona itsuen azalean jarri eta korrika egiteko.
Lasterketaren ondoren, Once Euskadik Urrezko Kriskitina emango du. Oraingo honetan, Ortzadar LHko eta bigarren aukerako eskolak jasoko du, azken asteetan egin den online herri bozketaren bidez bera suertatu baita garaile. Urrezko Kriskitinak Ortzadarren lana sarituko du, ibilbide gazte pertsonalizatuak eraikitzen jartzen duen arretagatik, prestakuntza eta lan gaitasunak indartuaz, lan munduan esperientzia praktikoak eskainiz eta gizarte eskaerak babesten, haietan sinetsita eta haien gaitasunak indartzeko asmoz.

