Turismo bulego berriaren lanen bigarren aldaketa onartu dute
Donostiako Udaletxeko beheko solairuan, turistei harrera egiteko gunea ez ezik, Udalinforen bulegoa ere jarriko dute.
Turismo bulego berriaren lanak. Lander Arbelaitz / Argia Aurrera doaz Turismo bulego berriaren lanak. Udaletxeko beheko solairua berritzeko lanen bigarren aldaketa onartu du udalak. 148.634 euro gehiago bideratuko dituzte horretara. Horrela, lanekin jarraitu ahal izango dute.
Horrekin batera, udalak proiektuaren aldaketa onartu du. Izan ere, jatorrizko proiektuaren espazioen eta lanpostuen banaketak doituko dituzte. Horrela, Udalinfo bulegoa ere beheko solairuan kokatuko dute.


