Bizitza ziklikoa
Alderdi Ederreko zaldiko-maldikoa. Joseba Parron San Sebastian – Zesaten, sirena! Zer moduz daraman eguna?
– Ba, hementxe, egunero bezala, bueltaka; gurea bai bizitza ziklikoa! Hi zer moduz, zaldi?
– Apur bat mareatuta gaurkoan.
– Bizitza osoa hemen bueltaka eta oraindik ez al haiz ohitu?
– Ez da horregatik! Azkenaldian irakurritakoek utzi naute horrela… Hiri bizigarriago baten alde dauden donostiarrak «ezezkoaren kluba» omen dira!
– Entzun diat zerbait, bai. Herritarren etxebizitzarako sarbidea geldiaraztea da, dirudienez, Ibaetako etxebizitza berrien %55 merkatu librearen esku uztearen aurka agertzea.
– Merkatua bere kabuz erregulatzen delako, bistan da! Behin baino gehiagotan entzun diat hori… Azkenean, egia izango dek bizitza ziklikoa dela.
– Bitartean, hirian ehunka pertsona daude gure atzekoaren moduan, kalean lo egiten.
– «Finean, hipokrisia», zioen meme ezagun batek, ezta?
– Bai, zergatik?
– Etzekiat, burura etorri zaidak, bat-batean.
– Portzierto, zergatik deitzen zaio honi «zaldiko-maldiko»? Hiregatik izango dek «zaldiko», baina zergatik «maldiko»?
– Uste diat galdera hori ere behin baino gehiagotan entzun diatela.
– Esan diat, ba, bizitza ziklikoa dela!

