Brucknerren Bosgarren Sinfonia interpretatuko dute asteazkenean Kursaalean
Brucknerren Bosgarren Sinfonia interpretatuko dute Kursaal Auditorioan, asteazkenean, 19:30ean. Lehen aldiz arituko dira lanean Kirill Petrenko —Berlingo Filarmonikaren zuzendari titularra— eta Gustav Mahler Jugendorchester gazte orkestra, munduko gazte orkestrarik garrantzitsuena.
Proiektu honetan lehendabiziko aldiz ari dira elkarlanean Kirill Petrenko eta GMJO, eta zuzendariak estreinakoz zuzenduko du Anton Brucknerren 5. Sinfonia. Obraren azalpenean nabrmentzen denez, “bere sinfoniak ingurune bukolikoan —udan eta naturaz inguraturik— sortzen zituen eta honek aztarna utzi zuen pentagramaren lerroetako bakoitzean”.
Gustav Mahler Jugendorchester Vienan sortu zen 80ko hamarkadan, Claudio Abbadoren ekimenez, 2007an Kulturaren Europako Fundazioak saritu zuen. Halaber, Petrenko Berlingo Filarmonikaren zuzendari titular eta artistikoa da 2019-2020 denboralditik. Siberian jaioa, musika ikasketak bertan eta ondoren Austrian egin zituen.
Kontzertu honetarako sarrerak webgunean eta Kursaaleko lehiatiletan eros daitezke, %10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat. Hala, sarrerak hiru eurotan 30 urtetik beherako lagunentzat, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago leihatilan. Langabezian daudenak promozio honetara heldu daitezke, baita ere, nahiz eta sarrerak mugatuak diren.