2.700 zigarrokin jaso dituzte ordubetean Kontxako hondartzan
Bi zigarrokin, Kontxako hondartzan. Joseba Parron San Sebastian Hondartzaren eta Kontxako pasealekuaren artean 2.700 zigarrokin jaso zituzten larunbatean, ordubetean. Surfrider Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu zuen egitasmoa, hain zuzen ere, itsasoa zaintzearen inguruko kontzientziazioa falta dela adierazteko. Kontxan egindako zigarrokin bilketaz gain, ostiralean 3.300 zigarrokin jaso zituzten Zurriolan.
Larunbatean 50 bat lagunek parte hartu dute Donostian Colillaton: saihestu dezagun planetaren asfixia kanpainan, Surfriderrekin eta Ternua markaren laguntzarekin egindako topaketan.
2022tik aurrera, udalek hondartzetan erretzea debekatu dezakete, baina gaur egun gutxiengoa dira hori egiten duten udalak. Horregatik abiatu du Surfiderrek Colillaton kanpaina, eta horren helburua da milioi bat zigarrokin biltzea mundu osoan, maiatzaren 31tik ekainaren 1era bitartean.

