Ostegunera arte, sarrerak merkeagoak izango dira Donostiako zinema aretoetan
Antiguo Berri zinema. Estitxu Zabala Zinemako sarrerak 3,5 euroan erosi ahalko dira ostegunera arte, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako zinema askotan, Zinemaren Jaia dela eta. Ipar Euskal Herrian ekainaren 30etik uztailaren 3ra egingo dute Zinemaren Jaia, eta 5 eurokoa izango da txartelen prezioa.
Ez da izena eman behar prezio berezia baliatzeko, eta nahikoa izango da ekimenarekin bat egin duten zinema aretoetako txarteldegietara joatea. Besteak beste, Donostiako, Gasteizko, Barakaldoko, Bilboko, Getxoko, Leioako, Portugaleteko, Irungo, Errenteriako, Usurbilgo, Iruñeko, Tuterako eta Vianako zinemek egin dute bat ekimenarekin.
Horietan, ikusgai egongo dira honako filmak, adibidez: Nina, Furiosa: de la saga Mad Max, Hit Man: Asesino por casualidad, Back to Black, Amigos imaginarios eta Garfield.

