Parisera begira jarrita daude Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis
Llopis eta Zudaire, Europako txapelketetan eskuratutako domina sortarekin soinean. Donostiako Udala Lehian eta maila onean dabiltza Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis. Berlingo txapelketan parte hartu berri dute, eta bina domina eskuratu dituzte. Zudairek zilar bat eta urre bat lortu ditu, eta Llopisek zilar bat eta brontze bat. Espainiako errekor bana ere lortu dute. Parisko Jokoetarako prestaketa bide onetik doa bientzat.
Hain zuzen ere, Parisko Olinpiar Jokoetan izango dira Zudaire eta Llopis, eta horren inguruko erreportaje bat osatu du BAT Basque Team fundazioak. ETBren Helmuga saioan eman zuten asteburuan Izarren pare izeneko atala.
Hilabeteak dira biek Olinpiar Jokoetarako txartela poltsikoan dutela, eta horrek lasaitasuna eman die uda honetako Frantziako proba handia mimoz prestatu ahal izateko. Zudairek eta Llopisek podiumera igotzea dute helburu.

