Txokolatezko kopa ere jaso du Bera Berak
Donostiako Udalak harrera egin dio Bera Bera eskubaloi taldeari, udaletxeko udal batzar aretoan. Eneko Goia alkateak, Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta udal taldeetako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian, besteak beste.
Bera Berak asteburuan borobildu zuen denboraldia Ohorezko Mailako liga irabazita. Urte gutxian lortu duten bederatzigarrena da. Horrela, jokoan zituzten hiru tituluak irabazi dituzte: liga, Kopa eta Superkopa. Denboraldi berean hiru tituluak irabazten dituzten laugarren aldia da (2012-2013, 2013-2014, 2016-2017 eta 2023-2024).
Goiak kluba eta jokalariak zoriondu ditu, eta txokolatezko kopa bat eman dio Alba Menendez kapitainari. Horrekin batera, udalaren oroigarria eman dio Emma Boada jokalariari.