Ehunka ikaslek hartu dute parte ONCEren Kriskitinen Lasterketan
Kriskitinen lasterketako parte hartzaileetako batzuk. ONCE Euskadi Ehunka gaztek begiak estalita aritu ziren Zurriola pasealekutik ariketan, Donostiako Kriskitinen XXII. lasterketan. Aurten, berrikuntza gisa, hiriko ikastetxeetako 300 ikaslek hartu zuten parte; hala nola Amara Berri Morlans, Ekintza eta Easo LHko ikasleak, aritu dira lasterketan bikoteka; bietako batek gidaritza lanak egiten zituela, eta besteak, berriz, begiak estalita zituela. Horiek guztiek bat egin zuten bigarren aukerak eskaintzen dituen Ortzadar Lanbide Heziketako zentroarekin. Azken horrek, hain zuzen, jaso zuen Urrezko Kriskitina Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik.
Ikasleak ez ezik, hiriko ordezkari politikoek ere lasterketarekin bat egin nahi izan zuten. ‘Berdinak gaurko eta biharko’ lelopean, korrika aritu ziren Eneko Goia alkatea eta Cristina Lage hirugarren alkateorde eta Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun zinegotzia, besteak beste. Goia, itsuen azalean jarri zen beste behin, eta Usue Vallejo ONCEk Euskadin duen ordezkariak gidatuta osatu zuen ibilbidea.

