Añorga Eguna ospatuko dute larunbatean
Añorgatar ugari, herri bazkari batean, artxiboko irudi batean.Añorga Txikitarrak auzo elkartea Añorgatarrek badute plana larunbat honetarako, hilaren 8rako. Izan ere, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak Añorga Eguna antolatu du auzoan.
Eguerdian hasiko da Añorga Eguna: 13:30ean mahaietan elkartuko dira auzotarrak, 14:00etan ekitaldi batez gozatuko dute, 14:30ean hasiko dute herri bazkaria eta, bazkalostean, 16:30ean, Anersote DJ-ak girotuko du arratsaldea.



