Delicia Washintong fitxatu du Ibaeta Basketek
Delicia Washintong jokalaria. Ibaeta Basketek 2024-2025eko denboraldirako beste fitxaketa bat iragarri du: Delicia Washintong. 27 urteko eta 1,78 metroko eskolta estatubatuarra Gran Canaria taldetik dator, non, urtarriletik hamalau partida jokatu dituen, partidako batez beste hamalau puntu sartuta, 6,6 errebote hartuta, 3,2 asistentzia emanda eta 1,8 baloi lapurreta eginda.
Floridako eta Clemsoneko unibertsitateetan hezi zen jokalari gisa 2016tik 2022ra. Urte hartan, Europara salto egin zuen, Italiako San Martino di Lupari taldean jokatzeko. 2023an, Mexikoko Fuerza Regia Femenil taldean aritu zen, 2024ko ekainean aipaturiko talde kanariarrera joan zen arte.


