Igarotako bidearen kronologia bat
Lan gatazka

Gipuzkoako hondartzetako sorosleek lehen aldiz hitzarmen propioa izango dute

Gipuzkoako hondartzetako sorosleek soldata igoerak izango dituzte, eta erosahalmena bermatuta izango dute.

Zurriolako_dorrea Zurriolako hondartzan jarri dute sorosleentzako egurrezko dorrea.Beñat Parra

ELA sindikatuak aurreakordioa lortu du estatuko sorosleen federazioarekin. Lehen aldiz sektoreak hitzarmen propioa izango du, eta sektoreko 200 langileentzako hobekuntzak jasotzen ditu. Hitzarmenak 2024-2028 arteko indarraldia izango du, Gipuzkoako titulartasun publikoko kirol instalazioen hitzarmenarekin lan baldintzak parekatzeko aurrerapausoa. ELAk negoziazio mahaian %85,71ko ordezkaritza du.

Soldatari dagokionez, hurrengo urteetan %2,75ko igoerak izango dituzte. Horren ostean, urte horietan KPIak izan dituen igoerekin eguneratuko dira, erosteko ahalmena bermatu ahal izateko. Besteak beste, soldatak berdintzea lortu dute; zehazki, %37,48rainoko soldata igoerak izango dituzte sorosleek. Hobekuntza horiez gain, lehen eta bigarren urteko sorosleen arteko bereizketa kentzea lortu dute, eta lehen aldiz garraio plusa ere bermatzen da. Lanaldiari dagokionez, urtean 1.695 ordu lan egiten jarraituko dute, orain arte moduan, baina ez die soldata igoerei eragingo proportzionalki berdinduko direlako.

Gainera, hitzartutakoa betetzen dela ziurtatzen da, eta 2028an sinatzen ez bada, egungo hitzarmenaren aplikazioa ziurtatuta dago hurrengo urteetan.

HITZAkide HITZAkide