Udaberri Fest jaia antolatu dute Martutenen ostiralerako
Udaberri Fest jaia antolatu dute aurten ere Martutenen, tratu onaren aldeko jaia; ostiralean (hilak 7) izango da eta arratsalde osoko egitaraua prestatu dute. “Duela lau urte Martutenen hezkuntza komunitatetik eta beste talde batzuekin lantzen ari garen plan baten jaialdia da. Askaria, DJ-ak, tratu onaren aldeko futbol topaketa, txapak, bizikleta eta skate tailerrak, jokoak, erakusketak eta gauza gehiago izango ditu”, azaldu dute antolatzaileek.
Aipaturiko planak “haurren eta nerabeen eskubideak politiken erdigunean jartzen ditu, haien ahotsa izan dezaten eta hartzen diren erabakietan eraginkortasunez parte har dezaten”, nabarmendu dutenez. “Azken lau urteotan auzo mailako partaidetza prozesu bat jarri da abian, auzoko ikastolarekin, gurasoen elkartearekin, Sarroeta auzo elkartearekin, Etxarriene gaztelekurekin eta haurtxokorekin, Partaidetza, Gizarte Zerbitzu, Kultura eta Gazteria Sailetako ordezkariekin eta Martuteneko haur eta nerabeekin batera”, gaineratu dute auzotarrek.
Jarraian, egitarau osoa ikus dezakezue: