Udako mintzapraktikan izen emateko aukera zabaldu du Bagerak
Mintzalagun ibiltaria egiten du talde batek ikasturtean zehar. Olatz Balda Ikasturtean zehar egiten den moduan, udan ere euskaraz bidelari eta bidelagun gisa aritzeko asmoa duten mintzalariek taldeetan izen emateko aukera dute dagoeneko. Ohi moduan, mintzapraktikarako taldeak osatu ditu Bagerak uztailean eta abuztuan , eta interesa dutenek hilaren 21era arte izango dute izen emateko aukera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “aukera dago hilabete batean edo bitan parte hartzeko. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea”. Lehendik parte hartu dutenek edo lehen aldia bada ere, euskal hiztun orori zabalduta dago egitasmoa.
Aurretiaz parte hartu dutenek, Bagerako kontuan sartu, euskara maila eguneratu eta formularioa bete beharko dute. Aurreneko parte hartzeko asmoa dutenek, berriz, bidelari edo bidelagun gisa parte hartu nahi duten zehaztu beharko dute izena eman aurretik.


