Bidebietako futbol partidako arbitroaren ustezko erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak
30 urteko atxilotua epailearen aurretik pasako da datozen orduetan.
Joan den larunbatean, Bidebietako futbol zelaian jokatutako futbol partida amaitu ondoren, liskarra sortu zen bi taldeen arten, eta partidako epailea sastatu zuten bizkarrean. Bada, gaur bertan jakinarazi du Ertzaintzak, atzo atxilotu zutela ustezko erasotzailea, eta beste pertsona bati eginbideak ireki dizkiotela Bidebietako futbol zelaian lesio deilitua eta erasoetan parte hartzea egotzita.
Segurtasun sailak adierazi duenez, talde galtzaileak epailearen aurka jo zuen bultzadak emanez eta objektu sendoren bat jaurtiz. Ika-mikaren ondorioz, publikoaren zati batek zelaira egin zuen salto erasoa gelditzeko asmoz, eta, azkenean, liskarra sortu zen bi taldeen eta zale batzuen artean. Eraso horien artean, halaber, beste pertsona bat zauritu zuten, eta epailearekin batera ospitaleratu behar izan zuten aurpegian jasotako kolpeengatik.
30 urtekoa atxilotua, epailearen esku jarriko dute datozen orduetan. Ertzaintzak, baina, ikerketarekin segitzen du, borroka jendetsuan parte hartu zuten guztiak identifikatu eta gertatutakoa argitzeko.

