Igarotako bidearen kronologia bat

GI-20 errepideko Añorgarako 10. irteera itxiko da ostegun gauean

Ostegun gauean GI-20 errepideko Añorgako eta Infernuko zubibideetako dilatazio junturak berrituko dira Donostia parean, 11,700 eta 11,100 kilometro punten artean, Behobiarako noranzkoan. Hori dela eta, 22:30etik 06:15era arte Añorgarako 10. irteera itxita egongo da. Ordezko bide gisa, Donostia-Ondarretako 12. irteera erabiltzea gomendatu dute.

Zati horren berritzea bide zoruak birgaitzeko proiektuan sartuta dago. Guztira, AP-8 eta AP-1 autobideetako eta GI-20 errepideko hemezortzi zati berrituko dira datozen 24 hilabeteetan. Bidegik 6,2 milioi euro +BEZ inbertituko ditu.

HITZAkide HITZAkide