Hiriaren ezagutza bultzatu duen marrazki erakusketa jarri dute Garberan
Garberan ezarritako erakusketaren aurkezpena. Donostiako Udala Ekainaren 23ra bitarte, Ekialdeko Barrutiko bost ikastetxetako ikasleek egindako marrazkiak erakusgai izango dira Garbera merkataritza zentroan. Donostiako Udaleko Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko Cristina Lage zinegotzigoak azaldu duenez, Donostia, haren historia eta udalaren funtzionamendua helaraztea izan da ekimen horren xede nagusia: “Helburua zen haur donostiarrak kontzientziatzea hiri bateko kide izatearen sentimenduaz eta erantzukizun zibikoaz, bi gauzak gaztetatik bereganatzen baitira”.
Joan den apirilean, Altza, Intxaurrondo Hegoa, La Asuncion, Herrera eta Mendiola ikastetxe publikoek Zure Hiria Deskubritzen izeneko programan hartu zuten parte. Hala, autobus turistiko batean hiriko gune interesgarriak bisitatu zituzten, eta udaletxeko udalbatza aretoa, gobernu batzarraren gela, harrera gela eta beste areto batzuk ezagutzeko. Programa amaitzeko, marrazki lehiaketa bat egin zen, eta eslogan bat sortu zuten, herritarren parte izateak, jarrera zibikoa izateak eta gainerakoekin errespetuz jokatzeak duten garrantzia laburbiltzeko.
Lagek nabarmendu duenez ,”ikasleek interes handiarekin” hartu zuten parte udalak antolatutako proiektu berritzailean eta datorren ikasturtean, beste ikastetxe batzuekin jarraituko dutela iragarri dute.

