Kiroldegietako kanpoko igerilekuak irekiko dituzte larunbatean
Ekainaren 15ean, Altza, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dituzte, baita solarium gunea eta Paco Yoldi Igerilekuak Kiroldegiko ur jokoak ere.
Larunbatean, ekainak 15, Altza, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dira, baita solarium gunea eta Paco Yoldi Igerilekuak Kiroldegiko ur jokoak ere. Gainera, udako ordutegiak ere indarrean sartuko dira udalaren kirol instalazio guztietan.
Donostiako Udalak ohar baten bitartez eman du aldaketen berri eta “igerilekua duten kirol instalazioak egunero” irekiko direla udan nabarmen du, igandeak eta jaiegunak barne. Hala, Altza, Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegiek izango dituzte ordutegi zabalenak asteburu eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era. Kanpoko igerilekuen eta Yoldiko ur-jokoen ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da egunero.
Bestalde, udalak “instalazio guztietan espazioen okupazioa denbora errealean ikusteko aukera” eskuragarri dagoela gogorarazi du, Donostia Kirolaren webgunean: “Horrela, udan, kanpoko igerilekuetako edukieraren egoera ere ikusi ahal izango da une oro, eta horrek erraztu egingo die erabiltzaileei instalazioaren plangintza eta bertara joateko orduak”.
Udalak eskaini dituen datuen arabera, 2023an, “kanpoko igerilekuetako asistentzia errekorra hautsi zen, 550.000 erabilera erregistratu baitziren guztira, eta Altzako kanpoko igerilekuak izan ziren jende gehien bildu zutenak”.