Mirian Arraiza donostiarrak Nafarroako txapelketa irabazi du
Enara Gaminde bikotearekin batera, Leire Garai eta Itxaso Erasun menderatu dituzte Labriteko finalean (22-10).
Iruñeko Labrit pilotalekua txiki geratu zen igandean, IV. Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketaren finalak ikusteko. Guztira, lau final jokatu ziren, eta horietako batean Mirian Arraizak (Antigua, 2005) txapela jantzi zuen. Eskuz binakako pilota mistoaren finalean gailendu zen Enara Gaminde bikotearekin batera. Leire Garai eta Itxaso Erasun hartu zituzten mendean (22-10).
Arraizak eta Gamindek txapelketako bikote indartsuena zirela berretsi zuten. Gamindek sendotasunez dominatu zuen. Arraizak, berriz, asko luzitu ahal izan zuen bere atzelariak irekitako zuloei esker.
IRUTXULOKO HITZAk Antiguako Izurun pilota eskolako Arraiza gaztea elkarrizketatu zuen 2019an.