Bertako produktuen azoka berezia egingo dute larunbatean
Bertako produktuen azoka berezia Bulebarrean.Sara Ibarguren Behemendi elkarteak antolatuta, bertako produktuen azoka berezia egingo dute larunbatean, Bulebarrean. 09:00etatik 14:00etara, besteak beste, honako produktuak izango dira salgai: behi eta ardi gazta, barazkiak, babarrunak, intxaurrak, ogi eta gozo ekologikoak, landare eta loreak, ahate produktuak, lore eta landare konposizioak, ukenduak, euskal gozogintza eta baserriko ogia.

