Donostia bere osotasunean tentsio handiko eremu izendatzea eskatu du Kaleratzeak Stopek
Kaleratzeak Stop plataformak hiri antolamendurako plan orokorraren (HAPO) berrikuspenaren kontra jotzea erabaki du. Zehazki, ostatu erabilerei buruzko aldaketari alegazioak aurkeztuko dizkiote. “Gure ustez, Donostia osoa tentsio handiko eremua da egun alokairuaren prezio espekulatiboengatik, eta saturazio egoeran etxebizitza turistikoengatik eta hotelen ugaritzearengatik”, azaldu plataformak.
Udal gobernuak Parte Zaharra, Erdialdea, Gros, Antigua eta Parte Zaharra izendatu ditu tentsio handiko eremu. Aldiz, hori ez da nahikoa Kaleratzeak Stopentzat. “Etxebizitza turistikoen espekulazioa gainerako auzoetara zabaltzeko aukera ematen ari dira”, salatu dute. Hain zuzen ere, hiri osoa tentsio handiko eremu izendatzea eskatu dute.
Horiek horrela, herritarrei eta eragileei eskatu diete HAPOari alegazioak aurkezteko, hilaren 20a baino legen. Izan ere, orduan bukatuko da horretarako epea.