Loiolako kuartelen salerosketa Defentsa Ministerioarekin adostutako baldintzetan burutzea espero du udalak
Donostiako Udala txosten bat egiten ari da Loiolako kuartelen eremuko mugatze lerroa 20 metrotakoa izateko, eta ez Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren Kostaldeko zuzendaritzak eskaturiko gutxienekoa; 100 metro.
Kuartelen lursaila Espainiako Defentsa Ministerioarena da, eta zona horren berrantolaketa egiteko beharrezkoa da izapide administratiboa egitea, Urumea inguruan mugatze lerroa ezartzeko. Horiek horrela, Kostaldeko zuzendaritzak inplikatutako administrazioei eskatu die —hala nola, lursailaren jabe Defentsa Ministerioari, Eusko Jaurlaritzari eta Donostiako Udalari—, informatzeko eta, hala badagokio, hasitako espedienteari alegazioak egiteko.
Udalak Defentsa Ministerioarekin etengabeko harremana duela jakinarazi dute, eta ministerioak berak esan dio seguru dagoela gaia konponduko dela, eta beraz, salerosketaren operazioa ondo bukatuko dela.
Udalaren iritziz, kuartelen salerosketa egiteko lurren balorazioa egungo 20 metrotako babes mugarekin egin da, eta espero du salerosketa udalak eta Defentsa Ministerioak adostutako baldintzetan egitea.