Igarotako bidearen kronologia bat

Coca Colarekin soilik?

Coca Colak erakusleiho batean. Joseba Parron San Sebastian

Gurasoen etxean, hozkailuko atean, Coca Cola botila duten horietakoak izan gara beti, kalean halakorik aitortu ez arren. Oso txarra dela baieztatzen duen lagunari arrazoia eman diogu ozen, eta paparra atera dugu edariaren publizitate kanpaina kritikatzerakoan. Poztasuna, bai zera!

Chiapasen ohartu nintzen, poztasunaren edabearen lata bakoitzak sortzen duen kalteaz. San Cristobal de Las Casas hirian ura bera baino merkeagoa da freskagarria, lantegiak lapurtzen baitio herriari ur guztia. Jabetu nintzen, halaber, tzotzilen erritu sakratuetan ere eskua sartu duela, eta inguruko lurrak ustiatu ondoren, bertako putzuak lehor utzi dituztela nekazarien kalterako. Ez nuen gehiago behar izan kontsumoaren aurkako erabaki irmoa hartzeko: Poztasuna, bai zera! Coca Colari boikot!

Baina ea nork dituen gogoan halako aldarriak, goizeko 5etan ronkola bat eskatzerakoan. Itxurakeria? Bai, erabat. Baina, Coca Colarekin balitz, soilik… Ordaintzen nenbilela ohartu berri naiz Carrefourren egiten ari nintzela asteko erosketa. Boikota niri. Nire itxurakeriari.

HITZAkide HITZAkide