Igarotako bidearen kronologia bat
Eslalom piraguismoa

Chourraut, munduko txapeldunorde

Olinpiar Jokoen atarian beroketa gisa, Munduko Slalom Kopa izan dute Cracovian.

chourraut Maialen Chourraut, zilarra eskuratu zuen Munduko Txapelketan. RFEP

Motorrak berotuta eta indartsu iritsi da Maialen Chourraut Olinpiar Jokoen atarira. Pasa den ostiralean, Parisko gar olinpikorako 42 egunen faltan, zilarra lortu zuen Atletiko Donostiako kirolariak Munduko Eslalom Kopan. Krakovian (Polonia) egindako hirugarren mundu kopan, baina, Chourrautek ezin izan zuen Jessica Fox aurkari nagusia gainditu K1 finaleko norgehiagokan.

Lasartearrak goraka egin zuen txapelketan: finalaurrekoan Foxen aurretik sailkatu  zen, eta proba horretako denbora (97.50) hobetu zuen finalean ere. Nolanahi ere, australiarraren atzetik sailkatu zen, 94.24ko denborarekin —Foxegandik 75 ehunenera—. Bi probetan bigarren sailkatuta, Chourrautek erakutsi zuen indartsu datorrela bere bosgarren Olinpiar Jokoetarako.

Etxaniz, finaletik kanpo

Gizonezkoen txapelketan, berriz, Pau Etxaniz (olinpiar probetarako sailkatua) finalerdietan sartu zen, denbora bikaina eginda (82.87 segundo). Joseph Clarke britainiarrak gainditu zuen, soilik, 81.09ko denborarekin, baina ezin izan zuen finalerako txartela eskuratu.

HITZAkide HITZAkide