Igarotako bidearen kronologia bat

Isabel Herguerak Annecyko jaialdiko Contrechamp Sari Nagusia eskuratu du

Isabel Herguera. Joseba Parron

Isabel Herguerak Annecyko jaialdiko (Frantzia) Contrechamp Sari Nagusia eskuratu du Sultanaren ametsa pelikularekin. 1905ean Begum Rokeya Hossain idazle bengalarrak idatzitako izen bereko liburuan oinarritu zen Herguera film labur hau egiteko, eta Inesek Indian Ladyland emakumeen lur utopikoa aurkitzeko egin zuen bidea du kontagai.

Annecyko jaialdia 1960an sortu zuten Frantziako Alpeen oinetan dagoen hiri honetan. Hasiera batean jaialdia bi urtetik behin egiten bazen ere, 1997az geroztik urtero egiten da. CITIA (Cité de l’image en mouvement d’Annecy) arduratzen da jaialdiaren antolaketaz.

Iazko Zinemaldian estreinatu zuen Herguerak Sultanaren ametsa, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazi zuen. Bestalde, martxoan, film labur horrek Animaziozko Film Onenaren Saria irabazi zuen Bruselako Anima Festival zinema jaialdian.

Hedabide honek Herguera elkarrizketatu zuen iaz, eta hemen irakur dezakezue elkarrizketa.

HITZAkide HITZAkide