Igarotako bidearen kronologia bat
Mugikortasuna

Donostiatik Hondarribiko aireporturako zuzeneko autobus zerbitzua ezarriko dute udan

Federico Garcia Lorca kaleko Lurraldebus geltokitik hamaika irteera izango ditu egunean linea berriak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, ostegun honetatik, irailaren 30era bitarte zuzeneko autobus zerbitzua ezarriko dute Donostia eta Hondarribiko aireportuaren artean. Hala, Lurraldebusen ibilbideak berriak bi geltoki baino ez ditu izango: bata, Federico Garcia Lorca kalean, eta bestea, aireportuan bertan.

Asteburuan, Donostia eta Loiu lotzen dituen autobusak maiztasunak areagotuko zituela jakinarazi zuen aldundiko Mugikortasun sailak, eta iragarri zuenez, Hondarribiko aireportuarekin konexioak hobetzeko lanetan ari ziren. Orain arte garraiobide horretan aireportura joateko modu bakarra Hondarribiko E21 linea erregularra zen, eta udan, maletak zeramatzaten bidaiarien joan etorriak ugaritzearen ondorioz, ohiko erabiltzaileek kexa mordoa jarri zituzten. Horren eraginez, eta aireportuko erabiltzaileen kopuruak gora egiten jarraitzen duela ikusita, sortu dute linea berria. linea

E-30 berriak Hamaika irteera izango dira hiriburutik eta beste horrenbeste Hondarribiko aireportutik.  7:05ean izango du lehen irteera Donostiatik, azkena, berriz, 19:50ean. Aireportutik, aldiz, 7:35etik irtengo da aurrenekoz, eta azken irteera 20:20ean egingo du. Arduradunek jakinarazi dutenez, halaber, Zerbitzu horrek irauten duen bitartean, orain arte Donostia-Hondarribia linearen barruan aireportuarekin lotura egiten zuen autobus erregularrak (E21) ez du geldialdirik egingo aireportuko azpiegituran, 21:45ekoa izan ezik.


E- 30 linearen ordutegiak

Irteerak Donostiatik: 7:05, 8:05, 9:05, 10:05, 11:05, 12:05, 15:50, 16:50, 17:50, 18:50 y 19:50 . 

Irteerak Hondarribiko aireportutik: 7:35, 8:35, 9:35, 10:35, 11:35, 12:35, 16:20, 17:20, 18:20, 19:20 y 20:20.

HITZAkide HITZAkide